XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honek zenaren begitarteari eusten dio-eta.

Bestea heriotz aurretik gauzakitzat emateko eta erabiltzeko zorian, eta uneoro holako tentaldiaren gaitzurrez ari gintzen arren, heriotz ostean maitasunak gure elkarrekilako bihurtzen du.

Hil ondoren, elkarminago zaigu bera.

Holako da giza aztura jatorrena.

Horrela uzten ditugu alde batera burukerizko ikuspegi oro.

Horrela izatearen barne muinetaraino murgiltzen gara.

Izakia Gu duzu, hau da, norki-artekotasuna.

Marcel`ek uste du Ni ta Hi Izaki batberaren zatikinak dirala.

Bi hoiek elkarrekila diralakotzat bakarrik dirala izan.

Ta elkar begiratze ta uztardura hori Izakiarekiko bi adar dirala.

Lehenbizi, baina, Gu nor-nori litzake ta hurrengo Ni ta Hi.

Dadokagun, ba, azkenengo ateraldiz horrenbestekoa dela Marcel`en asmabidearen oinarria.

Ezkontzaren eta sendiaren irakaskizuna agintzaren eta itxarobidearen Metafisika ta Filosofiaren hatsa Marcel`ekiko norki-artekotasuna edo Subjetibismua da.

Berekiko, hortan dauntza Izakiaren Metafisikak () daukan sorburua.

Horrenbestez, ba, Misterioa ta Korapiloa batberdin ez diren ezkero; ta bien artean holako alde haundia tartetzen den ezkero, Izate Filosofian ez da biko edo bitarteko hori nahasi behar.

Ez du egundo jakintzaleak bere irakaskintzan Misteriorik berezituan ipini behar, gero aurrez aurreko gauzaki bat bezela azterketan aritzeko.

Ostenaren edo Misterioaren ikaskizunik ez du norberaren ertzean ipini behar, ez norberaren alboan, erdian baizik.

Norbera osatzen duten soin-anima atalen joskunetara begira Korapiloa askatzeko ez, baina, norbere burua jakiteko lainean ihardun beharra du.

Metafisikako eztabaida bat, sakonena izanik ere, ezin da hondalanean gure haina aitzurtu.

Adimenari ondoezak edo alditxarrak ematen dio, mendi gailurretik beheko amiltegi barrenera begiratzen duen mendigoizaleari bezela.

Gizakiaren zorabila da.

Beste batzutan, berriz, ordi bihurtzen da adimena bere irudikizunetan, bidea galtzen du, ta ez du Korapilorik azkatzen.

Hori jazoten da, Misterioa den izkizuna " problema " bidetik ikasten edonor ari denean, adibidez, herio Misterioa, beharrarena, lan eginbeharraren Misterioa, neke-beharrarena... problematzat ematen duenean.

Horren antzeko beste bide batetik saia daiteke, aztergaiaren hezurrunetaraino iris dedin, adibidez, zintzotasun bidetik, itxarobidetik, betikotasunaren irritsetik, etab.

Holako bizkizun denetan, ordea, izatezale den jakintzalea, erdiko bidetik, ez albokotik, ez ingurutik saiatuko da ahaleginez arazoa adierazten.

Nundik hasi, ba, Metafisika bidean? Ba ahal da, gero, Metafisikarik?.

Iris ahal daiteke, gero, azkenengo oinarria ikutzeraino? Metafisikaren hasoina, bere arlo sakonean aitzurka eginik ediren ahal dezakegu, ba?.